XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

HEZKUNTZA-SISTEMA

1990eko Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) mailaka ari da aplikatzen Euskal AEn.

Estatistika honen erreferentziako ikasturtean, 1995/96 ikasturtean, LOGSEk Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasmailak arautzen zituen.

Horrez gain, hizkuntzetan eta musika-irakaskuntzetan ere hasi zen ezartzen, hala irakaskuntza arautuetan nola ez-arautuetan.

Hezkuntza-sistemako gainerako irakasmailak eta irakaskuntzak 1970eko Hezkuntzaren eta Hezkuntza-Erreformaren Finantzaketaren Lege Orokorrak (HLO) arautzen zituen artean.

Ondoren, 1995/96 ikasturtean indarrean zegoen hezkuntza-sistema egituratzen zuten irakasmailak eta irakaskuntza-ereduak gaingiroki azalduko ditugu.

Azalpen hori eta datuen azalpen-egitura aldatuz joango dira LOGSEren ezarpenak aurrera egin duen heinean.

Araubide Orokorreko Irakaskuntzak

Haur-Hezkuntza (LOGSE)

Borondatezkoa da, eta sei urtebete arte hartzen du.

Adin horrekin, ikaslea derrigorrezko hezkuntzara igarotzen da.

Bi ziklotan egituratzen da; lehena hiru urtebete arte luzatzen da, eta bigarrena hiru urtebetetik sei urtebete arte.

Lehen Hezkuntza (LOGSE)

Sei irakasmaila hartzen ditu, sei urtebetetik hamabi urtebete arte.

Irakasmaila horiek bina urteko hiru ziklotan burutzen dira.

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO)

Zortzi ikasketa-urte hartzen ditu, eta sei eta hamalau urtebete artean burutzen da.

Hiru ziklotan egituratzen da: hasierakoa, erdikoa eta goikoa.

LOGSE ezartzearekin batera, OHOko lehen sei irakasmailen ordez Lehen Hezkuntza jarri da 1995/96 ikasturtean.

OHO amaitzean, maila guztiak nahikoa aprobetxamenduz erregular egin dituzten ikasleek eskola-graduatuaren titulua jasotzen dute.

Baldintza horiek betetzen ez dituztenek, berriz, heldutasun-probak egin behar dituzte titulu hori lortzeko.

Titulu hori lortzen ez duten ikasleek eskola-ziurtagiria jasotzen dute.

Bestalde, ikasturtean zehar, probak egiten dira eskola-graduatuaren titulua lortu nahi duten 14 urtetik gorakoentzat eta helduentzat.

Eskola-graduaturen tituluak bidea ematen du Irakaskuntza Ertaineko edozein modalitatetan sartzeko (BBB, IEEko 1. zikloa, 1. mailako LH).

Eskola-ziurtagiriak IEEko 1. zikloko eta 1. mailako LHko ikasketak egiteko aukera ematen du.

Batxilergoa (LOGSE)

Batxilergoa Bigarren Hezkuntzari dagokio.

Borondatezkoa da, eta hamasei eta hemezortzi urtebete arte burutzen da.